Santa Mariaren Parrokiako Musika Kapera

Donostiako 1813ko sutean dokumentu historiko ugari galdu egin zen eta gaur egun urri da hiriaren bizitzari buruzko informazioa, besteak beste, jatorrizko Santa Mariaren Parrokiako Musika Kaperari buruz mintzatzen zaigun informazioa. Hori dela eta, erabat ezinezkoa gertatzen da musika kapera hori noiz sortu zen doitasunez finkatzea, baina, nahiz eta gaur egun dugun informaziorik zaharrena, XVIII mendekoa izan, posiblea da oso -aldameneko San Bizente Parrokian gertatzen zen modura-bi mende lehenago musika aktibitate profesionala eta ordaindua egotea.
Horrela izango balitz, gutxi gora behera 3 medetan zehar bere aktibitatea eskeintzen egon zen formazio bati buruz ari gara –XX medean bere aktibitatea desagertu egiten da-, aktibitate musikal profesional bat eskeintzen zuen talde bati buruz mintzatzen gara garai hartako Santa Maria Parrokian lanegiten zuena.
Desagertze horren atzean dauden arrazo eta zergaitiak asko eta ezberdinak dira baina errealitatea bakarra: tradizio handiko instituzio musikal profesional bat galdu zen, egutegi liturgikoaren inguruan lanegiten zuen instituzio bat musika erlijiosoan espezializatua zen instituzio bat.
Eta hori da, proposamen honekin suspertu nahi dugun tradizioa, errepertorioa.
Badago oso zabala eta miresgarriga den eliz musika errepertorio bat, askotan ez ezaguna, baditugu oso prest dauden musikariak, programazio erakargarri bat eskeintzeko prest daudenak eta badugu gune magiko bat: Donostiako Santa Maria… falta zaigun bakarra, publikoa da, gure aktibitatea bultza ta sustatzen duen publiko bat, bidai hau hasten laguntzen diguna.

franja_logo_01_1400