OFFICIUM DEFUNCTORUM

TOMÁS LUÍS DE VICTORIA

Azaroak 1. Larunbata. 20:00tan

Donostiako Koruko Andre Maria Basilikan

15 euro. Gutxieneko dohaina

 

Kronologia pixka bat

 1603ko Otsailak 26: Felipe II Enperadorearen arreba eta Maximiliano II Enperadorearen alarguna, Maria de Austria Enperatriza, hil da. Madrilgo “Descalzas Reales” komentuan bizi zen erretiratuta bere alabarekin: Margarita de Austria.

Garai hartan, Thomae Ludovico Victoria Abulensis komentuko Kapera Maisua zen eta beraz, enperatrizaren hiletarako musika berari enkargatzen zaio. Enkargua betetzeko, 3-4 aste izango ditu, elizkizunak, martxoaren 19 eta 20an ospatuko bait dira.

Data horretarako, obra egina dago: matutiak zerbitzurako iragurgai bat (“Taedet animam meam”, Lectio II (bigarren irakurgaia)), meza, motete bat (“Versa est in luctum”) eta absolbipenarako errespontsu bat, “Libera me”.

1603ko Otsailak 20: arratsaldeko 14,00ak dira, jarraigoa elizan da iadanik eta komentuko kaperak (6 abeslari eta bajon 1) hasiera ematen dio elizkizunari.

1605: konpositoreak obra errebisatuta du eta bere gainbegiratzapean argitaratzea erabaki du. Madrilen egingo du eta obra komentuan monja zen Margarita de Austriari dedikatu egingo dio.

Andoni Sierra

Kaperaren zuzendaria.