Andoni Sierrak 2014ean sortua, Koruko Andre Maria Musika Kapera instrumentu eta ahots elkarte musikala bat da, musikari profesionalek eta amateurrek osatzen dutena, aldi berean Conductus Ensemble taldean partaideak direnak. Talde honekin auditorium, musikaldi eta musika ziklo garrantzitsutan, besteak beste: Madrilgo Auditorio Nacional, Donostiako Kursaal Auditorium.a, Bilboko Euskalduna Jauregia; Toulouseko Organo Musikaldia, Donostiako Musika Hamabotaldia; Ziortzako Aintzina Musikaldia; Kursaal Fundazioa zikloa, Riojaforum zikloa, Ciclo Universidad Complutense…guztietan publikoa eta kritikaren txaloa jasoz.

Bere errepertorioan, Errenazimendutik XX. Mendera idatzitako obra nagusiak aurkitzen ditugu, besteak beste: Monteverdi, “Vespro della Beata Vergine”, “Missa in Illo Tempore”; Bach: “Johannes Passion”, “Markus Passion”, “Matthäus Passion”, “Meza si m”, “Moteteak”; Mozart, “Requiem”; Brahms, “Requiem”, Duruflé, “Requiem”.

Musika formazio honek denboraldi bat eskeintzen du Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan. Geroaldira dituen konpromezuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu: Bach-en “Matthäus Passion”, Victoriaren “Officium Defunctorum” edo Haydnen Sorkuntza.

Gaur egun koruak 56 abeslari ditu: 16 soprano, 16 alto eta kontratenorra, 12 tenorra eta 12 baxu.

Orkestrak bi sail ditu: bata aintzinako musikan espezializatuta, bestea garai guztietako musika lantzen duena.

 BAKARLARIAK

franja_logo_01_1400