Andoni Sierra

Donostian, 1971. urtean jaioa, bere hiriko Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zituen bere ikasketa musikalak, Esther Mendibururen pianoko klasean. Erdi mailako ikasketak bukatuta, 1988. urtean Madrilgo Real Conservatorio Superior de Música-n sartzen da Mª Angeles Rentería-rekin ikasteko, 1992. urtean bere Goi Mailako Diploma lortuz.

Laur urte lehenago, 19ANDONI_50088. urtean, Donostiako Orfeoian sartzen da eta esperientzi honek munduko orkestrarik onenekin kantatzeko aukera ematen dio baita zuzendari ospetsuenak zuzenean lanean ikusteko aukera ere. Orduan zuzentzeko interesa pizten zaio eta Euskal Herriko Abesbatza Federakuntzak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzen du, besteak beste, Erik Eriksson eta Pierre Caok ematen dituen ikastaroetan. Garai hartan talde amateurrak zuzentzen hasten da.

Paraleloki, 1991. urtean Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean sartzen da, bere Lizentziatura 1996, urtean lortuz. 1994/1999 bitartean, ekonomia munduan lanegiten du.

Urte bat lehenago, 1998an, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan berriro sartzen da, Loreto F. Imaz-en eskutik klabizenbaloa ikasteko, urte berean Fiat Musica eta Capilla Ad Litteram, taldeak sortzen ditu. Bi talde hauek bateratuz, 4 urte beranduago Conductus Ensemble taldea sortzen da, bere jarduera profesionala markatuko duen taldea.

Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene) 2001/2002 ikasturtean sartu da, orkestra zuzendaritza ikasteko: besteak beste, Jorma Panula, Enrique García Asencio, Maciej Pikulski, Jacques Ogg edo Carles Guinovart irakasleekin ikasteko aukera izanez. Bere Goi Mailako Diploma, 2006. urtean lortuko du.

Conductus Ensemble Musika Elkartea 2002, urtean sortu zuenetik ia 100 kontzertu eskeini ditu auditorium, musikaldi eta musika ziklo garrantzitsutan, besteak beste: Madrilgo Auditorio Nacional, Donostiako Kursaal Auditorium.a, Bilboko Euskalduna Jauregia; Toulouseko Organo Musikaldia, Donostiako Musika Hamabotaldia; Ziortzako Aintzina Musikaldia; Kursaal Fundazioa zikloa, Riojaforum zikloa, Ciclo Universidad Complutense…guztietan publikoa eta kritikaren txaloa jasoz.

Bere errepertorioan, Errenazimendutik XX. Mendera idatzitako obra nagusiak aurkitzen ditugu, besteak beste: Monteverdi, “Vespro della Beata Vergine”, “Missa in Illo Tempore”; Bach: “Johannes Passion”, “Markus Passion”, “Matthäus Passion”, “Meza si m”, “Moteteak”; Mozart, “Requiem”; Brahms, “Requiem”, Duruflé, “Requiem”.

Geroaldira dituen konpromezuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu: Bach-en “Matthäus Passion”, Victoriaren “Officium Defunctorum” edo Haydnen Sorkuntza.

2014 – 2015 ikastaroan bere kontzertu zikloa sortzen du, Koruko Andra Maria Musika Kaperaren zikloa izenpean.

Gaur egun Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Orkestra irakaslea da

franja_logo_01_1400